XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Moises. Jainkoaren ituna herriarekin.

Moises hitzak uretatik salbatua esan nahi dau.

Izatez horixe zan Moises, Faraoiaren alabeak Nilo ibaiaren uretatik salbatu eban israeldar hau eta.

Erregearen jauregian hezi eben eta Jainkoak aukeratu eban bere herritarrak menpetasunetik atarateko eta Berak agindutako lurraldeetara gidatzeko.

Kanaango lurra zan ha, eta orain Israel, Jordania eta herri honeek dagozan leku berbera da.

Bidaia luze hau egiteko, basamortuan zehar ibili ziran israeldarrak berrogei urtetan.

Sinai mendira heldu ziranean, Jainkoak Moisesi hamar aginduak emon eutsazan harri zapal bitan idatzirik.

Orduan Jainkoak eta bere herriak alkargoa egin eben, hau da, alkarren arteko zintzotasunezko ituna: herriak aginduak betetzeko hitza emoten eban, eta Jainkoak, salbatuko ebala agintzen eutsan.

Egun hareetan, israeldarrak Sinaiko basamortura heldu ondoren, han ipini ebezan oihal-txabolak mendiaren aurrez aurre.

Eta Jaunak esan eutsan Moisesi: Honela hitzegingo deutsazu Jakoben etxeari: Ikusi dozue egiptotarrei egin deutsedana, eta zelan zuek Nigana erakarri zaituedan.

Orain, beraz, benetan entzuten badozue nire hitza, eta nire alkargoa gordetzen, zeuek izango zarie nire ondasun berezia, herri guztien artean.

Joan zan Moises; batu ebazan herriko zaharrak, eta Jaunak agindu eutsan guztia esan eutsen.

Herri guztiak aho batez erantzun eban: Egingo doguz Jaunak esandako guztiak (Ik. Ex 19, 2-8a, 16-20b).